Udalak Kontxako baranda berritzeko lanekin jarraituko du
Kontxako baranda ordezkatzeko beste fase bat onartu du Donostiako Udalak. Oraingo honetan, Kontxako pasealekuan, Errege Etxearen eta Antiguako tunelaren artean dagoen baranda zatia da berrituko dutena. 152 metro inguru dira, eta 1.079.964 eurokoa da aurrekontua.
“Gune honetan egiten ari den jarduera handia da, hiriarentzat hain garrantzitsua dena. Hainbat fasetan zatitu behar izan da aurrekontuarengatik. Horrela, pixkanaka aurrera doa”, azaldu du Eneko Goia alkateak.
Egingo dituzten lanak II. A faseari dagozkio, eta lehen fasearekin bukaerarekin du lotura. Hondartzara sartzeko bigarren eskaileratik hasi –tunelaren ondoan–, eta Eguzki Kirol Klubaren instalazioen eremura bitartekoa da.