Nacho Monrealek 2022ra arte luzatu du kontratua Realarekin
Nacho Monreal Nafarroako futbol jokalaria 2019ko udan iritsi zen Realera Arsenal Erresuma Batuko taldetik. Ordutik gizon garrantzitsua izan da Imanol Alguacilentzat, eta 2022ko ekainera arte luzatu du kontratua jokalariak talde txuri-urdinarekin.
Hilabetez lesionatuta egon da Monreal, baina duela bi egun taldearekin entrenatzen hasi zen, eta Athleticen aurkako kopako finalean jokatu ahal izango du.
Monrealek oso pozik dagoela adierazi du, eta finala iristeko gogoz dagoela gehitu du: “Oso pozik nago, oso maitatua sentitu naiz hasiera-hasieratik. Dena ondo joan da ni iritsi nintzenetik. Taldea ondo dabil eta, ondorioz, ez dut jarraitzeko dudarik izan”. Guzti hau “borobiltzeko” finala irabaztea nahi duela esan du ere Nafarroako jokalariak.