Kopako irabazlea erabakiko da bihar Realaren eta Athleticen artean
Realak eta Athleticek 2019-2020 denboraldiko kopako finala jokatuko dute bihar Sevillako (Andaluzia) La Cartuja futbol zelaian. Joan den urtean zen jokatzekoa, baina osasun larrialdiak atzeratzea behartu zuen. Bi taldeek zaleak zelaian egon arte atzeratzea adostu zuten, baina pandemiaren bilakaerak aukera honekin amaitu du. Nesken taldeak, bestalde, larunbatean 25. jardunaldiko partida jokatuko du Zubietan Eibarren aurka.
Saskibaloian, Gipuzkoa Basketek Real Madrilen aurka jokatuko du etxetik kanpo. Azken postuan da Gipuzkoa Basket, eta zaila izango du datorren urtean lehen mailan jokatzea.
Partidak:
FUTBOLA
Gizonezkoen Kopako finala
Reala – Athletic (Larunbata, 21:30, Sevilla)
Emakumezkoen Ligako 25. jardunaldia
Reala – Eibar (Larunbata, 12:00, Zubieta)
SASKIBALOIA
Gizonezkoen Lehen Maila
Real Madril – Gipuzkoa Basket (Igandea, 20:00, Madril)


