Egun batzuk pasa dira Realak balentria egin zuenetik. Finalaren atarian hiriko balkoiak apaingarri txuri-urdinez bete ziren, eta oraindik ere askok leku berean jarraitzen dute.
Eusko Jaurlaritzak argitaratutako datuen arabera, joan den ostegunetik astelehenera 179 koronabirus kasu positibo atzeman dituzte Donostian, eta intzidentzia metatuak 248,92ra egin du gora. Eremu horian jarraitzen du Donostiak.