Aldaketak Basque Country International Women's Cupean

Apirilaren 8an, 10ean eta 11n zen egitekoa lehen Basque Country International Women’s Cup futbol txapelketa, baina Nigeriako taldeak ezingo du Euskal Herrira etorri azkenean. Zubietan eta Lezaman (Bizkaia) jokatu behar zuten txapleketa, eta azkenean hiru taldeen artean egingo dute txapelketa.
Apirilaren 8an lagunarteko partida bat jokatuko dute Venezuelak eta Argentinak Lezaman, eta txapelketa apirilaren 11n egingo da Zubietan, triangelu formatuan. Euskal Selekzioak Venezuelaren eta Argentinaren aurka jokatuko ditu bi partida, eta Venezuelak eta Argentinak ere haien artean jokatuko dute beste bat.