Donostiako Udalak Txuri Berriko patinatzaileei harrera egin die
Donostiako Udalak Txuri Berri taldeko patinatzaile txapeldunei harrera egin die, gaur goizean. Espainiako txapelketa Valdemoron (Madril) izan zen, martxoaren 21ean eta 22an. Iker Oiartzabalek urrezko domina lortu zuen gazte mailan, eta Nahia Olaizolak Novide Advanced mailan zilarrezko domina eskuratu zuen. Nekane Arzallus alkateordearekin batera, gainerako udal taldeetako ordezkariek parte hartu dute ekitaldian.