Herrerako tren geltoki ondoko zuhaitzak mozten ari direla salatu dute
Altzako Historia Mintegiak sareetan salatu du Herrerako tren geltoki ondoko zuhaitzak mozten ari direla, eta haritza ere moztu nahi dutela adierazi dute.
Otsailean hasi ziren Herrerako tren geltokiko lanekin, eta horren harira inguruko zuhaitzak mozten ari direla salatu dute. Hamalau hilabete inguru iraungo dituzte lanek, eta 2,2 milioi euroko inbertsioa egin du Renfek. Lanen proiektu zentrala irisgarritasuna hobetzea da; nasen altuera handituko dute, eta bi igogailu jarriko dituzte nasen arteko komunikazioa bermatzeko.