Sutea izan da Ulian gaur goizean
Euskadiko Suhiltzaileek adierazi dutenaren arabera, baso sute bat izan da goizean goiz Ulian. 05:30 aldera hasi da sutea Arbola pasealekuaren amaieran; sua guztiz itzalita dago, baina suhiltzaileek bertan jarraitzen dute ingurua bustitzen.
Donostiako Udalak adierazi du oraindik ez dakitela zergatik jazo den sute hau.