Euskal Herriko hemeretzi talde konfirmatu dituzte 56. Jazzaldirako

Donostiako Jazzaldiak 2006an abiatu zuen Euskal Herriko jazz taldeen hautaketa prozesua. Ordutik mantendu duten zerbait da, eta arrakasta izan du. Aurten hautaturiko hamar bandak iaz hasitako prozesukoak dira, pandemiak bertan beherautzi zuelako.
Hona hemen hamar talde aukeratuak: Asier Ardaiz & Friends, De 2 En Blues Band, DOS, Horda, Hutsun Txalaparta – J.E.L. Trío, Les Fous, Mojo Hand, Monk’s Sphere, No More Jazz Brass Band eta Swingtronics.
2019an eta 2020an jazz disko bat argitaratu zutenen artean hautaturiko euskal taldeak, berriz, hauetxek dira: Alberto Arteta, Ghost Number, Paul San Martin, Sara Mansilla eta The Machetazo. Bestalde, Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituan parte hartu duten hamar bandetatik Jazzaldiak lau hautatu ditu: Antia Muiño, Blanquita Carraquela, Sara Azurza eta Yo Ciervo.