Lekua egin beharko diote

Donostiako balkoiak bandera, kamiseta eta askotariko apaingarri txuri-urdinez bete ziren apirilaren 3ko Kopako finalaren atarian. Realak babes hori jaso eta sentitu zuen, eta 34 urteren ondoren, Kopa berriz ere altxatzea lortu zuten. Biharamunean, apaingarri txuri-urdinek leku berean jarraitu zuten, eta ziurrenik iraungo dute datorren egunetan. Txomiñeneko balkoi batean Realaren kamiseta batzuk ikus daitezke, taldearen zenbait garaitakoak. Ordea, Kopakoa ez dago horien artean. Eskuratzen badute, merezi duen lekua egingo diote, seguru.