Euskal Selekzioak irabazi du lehen Basque Country International Women's Cup txapelketa
Euskal Selekzioko jokalariak gol bat ospatzen. (Argazkia: Euskal Futbol Federazioa) Euskal Selekzioak Argentinaren aurka irabazi eta Venezuelaren aurka berdindu du hiruki formatuko txapelketa honetan, eta horri esker garaile izan da. Argentinak eta Venezuelak hasi dute torneoa, eta Mariana Larroquetteren golari esker Argentinak irabazi du. Bigarren partidan Euskal Selekzioak Argentinaren aurka jokatu du, eta Yulema Corresek, Athleticeko jokalariak, sartu du partidako gol bakarra, laugarren minutuan.
Azken partidan berdindu egin dute Euskal Selekzioak eta Venezuelak, eta lau punturekin Zubietan jokatutako torneoa irabazi du.
Formatu aldaketa
Hasiera batean lau taldeko torneoa zen, eta apirilaren 8an hasi behar zen, baina azken orduan Nigeriak adierazi zuen ezin zuela Euskal Herrira etorri. Hau dela eta, formatua aldatu zuten, eta semifinal eta final eredutik hiruki formatura aldatu zuten.


