Altzako Santa Barbara auzoko aparkalekuak drainatze sistema jasangarria izango du

Donostiako Udalak aparkaleku bat egingo du Altzan, Felix Iranzo eta Sasuategi kaleak elkartzen diren alboko lursailean. Drainatze sistema jasangarria izango duela azpimarratu du udalak. Gaur, proiektuaren kontratazio espedientea abiatu dute. Aurrekontua 328.266 eurokoa da, eta enpresa adjudikaziodunak lau hilabeteko epea izango du lan horiek egiteko.
Aparkalekuak 43 plaza izango ditu ibilgailuentzat eta bi gune motorrentzat. Gainera, lursailaren inguruak egokituz gero, autoentzako beste bost plaza eta motorrentzako beste gune bat lortuko dira; beraz, guztira, autoentzako 48 plaza eta motorrak aparkatzeko hiru eremu izango dira, 1.250 metro karratuko azaleran.