Asteburuan ez da trenik izango, Iztuetako pasabidea eraisten amaitzeko
Iztueta kaleko pasabidea guztiz desagertzeko unea iritsi da. Asteburuan eraitsiko dituzte zutik dauden pasabidearen azken zatiak. Eraisketa lanen ondorioz, ez da tren zerbitzurik egongo ostiral gauerditik asteleheneko 06:00ak arte. Hernani eta Pasaia arteko tren zirkulazioa eten egingo dute, bi noranzkoetan. Hala ere, autobusez garraiatzeko aukera eskainiko dute Hernani-Donostia-Pasaia tartean. Bestalde, Iztueta kaleko trafikoa ere etenda egongo da larunbateko 06:00etatik igandeko 06:00etara. Iztueta kalera autoz sartzeko aukera bakarra garajeetan autoak dituztenek izango dute.
Otsail hasieran itxi zuten behin betiko Iztuetako pasabidea, eta ordutik eraisten ari dira. Asteburuan eraisketa lanak amaituta, trenbidearen azpiko errepide berria eraikitzeari ekingo diote, eta lan horiek abuztura arte luzatuko dute. Bizilagun asko kexatu egin dira lanek eragiten duten zaratagatik, besteak beste.
Lanak amaitzean, horrelakoa izango da Iztueta kalea, proiektuaren arabera: