Egiako pasabidea laster itxiko dute AHTaren geltokiaren lanengatik

Uztailean hasi zituzten Donostiako AHTaren geltokiko lanak, eta Egiako pasabidea itxiko dute lan horiekin jarraitzeko. Obrak atzerapenak pilatu dituen arren, Eneko Goia alkateak adierazi du laster itxiko dutela pasabidea. “Ez dakit maiatzean edo ekainean izango den, baina laster izango dela uste dut dugun informazioaren arabera”, adierazi du Goiak.
Hedabide honek jakin ahal izan duenez, ziurrenik, maiatzean itxiko dute Egiako pasabidea. Dena dela, hori gertatu aurretik Adifek igogailu bat eta ordezko pasabide bat jarriko du trenbidea gainetik gurutzatu ahal izateko. Pasabidea denbora luzez egongo da itxita.