'Egia pausoz pauso' egitasmoaren bidez, Egiako bizilagunak jarduera ugari egiten ari dira Tejeria kalean
Altzari urbanoak egin zituzten asteartean Tejeria kalean. (Argazkia: Beñat Parra) Egia Bizirik auzo elkartearen proposamena aintzat hartuta, Donostiako Udalak astelehenean abiatu zuen Egia pausoz pauso egitasmoa, eta horren bidez, Tejeria eta San Kristobal kaleak oinezkoentzat izango dira hilaren 25era arte. Bi aste horietarako, egitarau zabala prestatu dute herritarrek; astelehenean, esaterako, Azoka Txikia han egin zuten, eta, asteartean, altzari urbanoak egiten aritu ziren. Jarraian, egunez eguneko egitaraua:
Autoak kenduta, oinezkoentzako zein bizikletentzako espazio handia dago orain aipatu kaleetan, eta bizilagunek 20:00etatik 08:00etara han aparkatu dezakete; ordu tarte horretatik at, Konkorrenea kaleko goiko aldeko aparkalekua soilik egoiliarrentzat jarri dute, Tejeriako eta San Kristobalgo bizilagunek aparkatu ahal izateko (100 aparkaleku inguru zeuden kale horietan). Bestalde, garajeetako erabiltzaileak sartu daitezke, eta zamalanak, 8:00etatik 13:30era egin daitezke San Kristobal kaleko eremuan eta Correos parean 6:00etatik 16:00etara. Era berean, mugikortasun murriztua duten pertsonei erreserbatutako aparkalekuak 24 orduz erabili daitezke.



