XI. Altzako bertsopaper lehiaketa antolatu du Bizarrain elkarteak
Altzako Bizarrain euskara elkarteak XI. Altzako bertsopaper lehiaketan parte hartzeko epea ireki du. Bertsoak idatzi eta bidaltzeko azken eguna maiatzaren 14a izango da. Jarraian dituzue parte hartzeko oinarriak.
Parte hartzaileak
- Bertsopaper lehiaketa 18 urte edo gehiagoko helduei zuzendua da.
Sariak
- Lehiaketako irabazleak 200 euro eta Altzako baserrietako produktuez osatutako otarra jasoko du.
- Altzako onenarentzat: Antton Mendizabalek egindako Lau Haizetara oroigarria eta Altzako baserrietako produktuez osaturiko otarra jasoko du.
Egin beharrekoa
- Bertsoak gai eta doinu librean jarriko dira.
- Bertso sorta bakoitzak gutxienez 3 eta gehienez 8 bertso behar ditu.
- Lanek orijinalak, aurrez saritu gabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izan behar dute.
- Ezinbestekoa da bertso-sortaren doinuaren izena argiadieraztea.
- Bertsopaperak ordenagailuz idatzirik aurkeztuko dira.
- Lanak bakarkakoak izango dira.
Lanak aurkezteko modua
- Lan guztiak posta elektroniko bidezbidaliko dira goitizen batez izenpetuta bizarrain@altza.net helbide elektronikora.
Lanak aurkezteko epea
- Lanak aurkezteko epea, 2021eko maiatzaren 14era arte izango da (14a barne).
Epaimahaia eta epaia
- Epaimahaiaren osaketa Altzako Bizarrain Euskara Elkarteak erabakiko du. Bertsolaritzan eta euskal kulturan nor diren bi altzatarrek eta Bizarrain Euskara Elkarteko ordezkari batek osatuko dute epaimahaia.
- Epaia, 2021eko maiatzaren 25ean emango da ezagutzera. Eta sari banaketa, Altzako XXI. Bertso Aroko ekainak 5eko bertso saioan izango da.
- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da. Dena den, aurkeztutako lanek gutxieneko mailarik ez balute, sariak eman gabe utzi ahal izango dira.
Besterik
- Saritutako lanen jabetza Altzako Bizarrain Euskara Elkartearena izango da. Sari-ematea burutu ostean lan hauek argitaratzeko eskubidea izango dute antolatzaileek.
- Saritu gabeko lanak jasotzeko, 2hilabeteko epea izango dute egileek; bestela antolatzaileen esku geratuko dira.
- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri eta baldintza horiek guztiak onartzea adierazten du.