Frantzia pasealekuko ezkiek urtebete daramate babestuta
Frantzia pasealekuko zuhaitzak –bidegorriaren alboan daudenak– ezkiak dira, eta urtebete baino gehiago daramate babestuta. Izan ere, 2020ko martxoan izandako denboraleak nabarmen okertu zituen, eta bizilagunen kexei erantzunez, Donostiako Udaleko Parke eta Lorategien Sailak babestu egin zituen, hau da, egurrezko egitura batzuekin lurrera helduta daude ordutik. Babes horien bidez ez dira erortzen. Donostiako Udalaren arabera, ezkiek babestuta jarraituko dute, “behar hori duten bitartean”.