Literatur liburuxka bat sortzen ari da Sorkuntza Txokoa
Sorkuntza Txokoa duela urtebete sortu zuten Parte Zaharreko zenbait gaztek, konfinamendu garaian gazteek sorkuntzari ekiteko eta elkarren artean partekatzeko. Haien jarduna, ordea, ez zen konfinamenduarekin amaitu. Gazte sortzaileentzako espazio bat eskaintzen dute Sorkuntza Txokoan, haien sorkuntzak partekatzeko, aisialdirako, eta euskara eta euskal kultura bultzatzeko. Orain, literatur liburuxka bat sortzeari ekingo diote, eta Parte Zaharreko gazteei eskatu diete olerkiak, bertso paperak, mikroipuinak, aforismoak, hausnarketak, narrazioak eta komikiak idazteko. Gainera, arratsalde sortzaileak egiten hasiko dira. Lehena apirilaren 23an egingo dute, 17:00etan, Ikatz kalean. Arratsalde horietan ideiak elkarbanatu eta sortzeko espazioa izango dute, eta bi astean behin egitea da asmoa.
Literatur liburuxkarako sorkuntzak sorkuntzatxokoa@gmail.com helbide elektronikora bidaltzeko eskatu dute.