Udalak eta EHUk lankidetzarako protokoloa sinatu dute
Donostiako Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak oinarrizko lankidetzarako protokolo bat sinatu dute, “hedakuntza, prestakuntza eta ikerkuntza jarduerak batera egin eta, honetara, alde bion eta hiritarren onerako izan daitezen”, azaldu dutenez.
Gaur goizean bildu dira Eneko Goia Donostiako alkatea eta Eva Ferreira EHUko errektorea, eta Donostiako campusari buruzko gaien inguruan jardun dute.