Gipuzkoako erresidentzietan kalitatezko zerbitzuak aldarrikatu dituzte egoiliarren senideek
Gipuzkoako erresidentzietako egoiliarren senideek deituta, Donostiako Erdialdean manifestazioa egin dute 200 pertsona inguruk, egoitzetan kalitatezko zerbitzua aldarrikatzeko. Pandemia egoeran hitzarmen duinik ez adostea eta elkarrizketarako mahairik ez egotea salatu dute, besteak beste.
Hitzarmen duinik ez adostea eza negoziazio mahaiaren falta Gipuzkoako Foru Aldundiaren “borondate politiko faltagatik” dela azpimarratu dute. Izan ere, aldundiak dio hitzarmena ez dela sinatzen “bideragarritasun ezagatik”.
“Hamairu hilabeteko pandemia, kutsatzeak, beldurra, larritasuna, estresa, tristura… egoitzetako langileen egoera ez da batere erraza izan. Hitzarmen kolektiborik gabe eta 248 eguneko grebaren ondoren, ez dago elkarrizketa mahairik”, diote senideek.