Loiolako zeharbideko bidegorriak segurtasuna bermatzen duela dio Pilar Aranak
Aurrera doaz Loiolako zeharbidearen lanak, eta eraiki duten bidegorriaren zati bat kritikatu dute hainbat bizikleta erabiltzailek. Bidegorria espaloian integratu dute, eta hainbat zatitan moztu dute oinezkoei zein motordun ibilgailuei lehentasuna emanez. Horrek ziurgabetasuna eta segurtasun arazoak sor ditzakeela salatu dute zenbaitek sare sozialetan.
Gai horren inguruan galdetu zion atzo Elkarrekin Donostiak Pilar Arana Mugikortasun zinegotziari, udal batzorde batean. Aranak adierazi zuen Loiolako bidegorri berria segurua dela 2,20 metroko gutxieneko zabalera duelako. Era berean, azaldu zuen “ahal den modu egokienean kokatua” dagoela. Horrez gain, oraindik egin gabeko zati batean bidegorriaren zabalera 2,50 metrokoa izango dela nabarmendu zuen.