'Shtandart' fragata errusiarra Kontxako badian izan da

Alejandro Amenabar zinemagile espainiarra La Fortuna telesaila grabatzen ari da Pasaian, eta 1804ko Nuestra Señora de las Mercedes fragataren hondoratzea birsortuko dute telesailean. Shtandart fragata errusiarrak eta Etoile du Roy frantsesak Pasaiako portua hartu dute egun batzuetarako, eta atzo fragata errusiarra Donostian azaldu zen, hondartzaren eta kaiaren inguruan zebiltzan herritarren harridurarako. Shtandart fragataren agerpenak mende batzuk atzera eraman zituen donostiarrak, badiaren bueltan.
Ikusmin handia sortu zuen fragata zaharrak. Aquariumek edota Fortuna kirol elkarteak argazkiak zabaldu zituzten sare sozialetan.
Mikel Gasca argazkilariak bideo batean bildu ditu fragata errusiarrak Kontxako badian utzitako arrastoak.