Edukiera mugatua izango du Uliako Mintegietako landare eta hazi truke azoka txikiak
Igandean, hilaren 29an, VIII. Landare eta hazi truke azoka txikia egingo dute Uliako Mintegietan (11:30). Pandemiaren eraginez, edukiera mugatua izango dela ohartarazi du Uliako Lore Baratzak taldeak. Horrela, parte hartu nahi duenak uliakolorebaratzak@gmail.com posta elektronikora idatzi beharko du.