Kalapiek salatu du Loiolako zeharbideko bidegorriak ez duela gutxieneko zabalera
Loiolako zeharbideko bidegorriaren kritiko agertu da hasieratik Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkartea. Oraingoan, salatu dute bidegorriaren bi zatik ez dutela gutxieneko 2,20 metroko zabalera betetzen. Aldiz, Pilar Arana Mugikortasun zinegotziak astelehenean adierazi zuen gutxieneko zabalera zutela. Kalapiek bi bideoren bidez frogatu du hori ez dela horrela.
(3/1) Loiolako bidegorriko 2 zati desberdinek 1,99m-ko zabalera dute. Hemen (?) adierazten duguna ziurtatzen dituzten 2 bideo:
— Kalapie H.T.E. (@kalapiedonostia) April 21, 2021
1. Topoa eta Loiolako Erriberak artean dagoen zatia pic.twitter.com/rV9APQybPe
Horrekin batera, txirrindularien elkarteak adierazi du bizikleta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko gutxieneko 3 metroko zabalerakoa izan beharko lukeela: “Txirrindularien segurtasuna, zama-bizikletak bultzatzeko mugikortasun sustapenak eta aldaketa klimatikoaren aurkako borrokak, gutxienez, 3 metroko zabalerako bidegorriak eskatzen ditu”.