Najat El Hachmi idazle marokoarrak emango die hasiera Literaktum topaketei
Najat El Hachmi idazle marokoarrak aurtengo Nadal saria irabazi du, eta Literaktum topaketei hasiera emanez, Okendo kultur etxean izango da maiatzaren 27an, 19:00etan. El lunes nos querrán eleberria saritu diote Nadal sarietan, eta eleberri horretaz gain, bere literatur ibilbidearen inguruan jardungo du Txani Rodriguez idazle eta kazetariarekin batera.
Literaktum jaialdiaren barruan, “urte osoan zehar ibilbide ezaguneko eta gaurkotasuneko literatur sortzaileen bisitak jasoko ditugu, euren lanak eta proiektuak, irakurleekin parteka ditzaten”, azaldu dute antolatzaileek. COVID-19aren pandemiaren ondorioz 2020ko edizioa bertan behera geratu zen, eta 2021eko Literaktum jaialdia azaroaren 8tik 21era egingo dute Donostian.