Elkarrekin Donostiak udal gobernuari eskatu dio aldi baterako langile publiko guztiak babesteko
Donostiako Udaleko iraupen luzeko aldi baterako langile publikoen afera apirileko udalbatzarrera eramango du Elkarrekin Donostiak. Kontrol mozio baten bidez langileen epe luzeko bitartekoen egoera egonkortzeko egin dituzten aldarrikapenak azpimarratuko dituzte. Horrekin batera, udalari eskatu diote babesa adierazeko udal langile horiei.
“Udal gobernuari eskatzen diogu auditoritza bat egin dezala, udal plantillan behin-behinekotasun abusuen egoerak aztertzeko eta eragindako langileen egoeran duten eragina eta diru publikoan duten ondorioak ebaluatzeko”, azaldu du Aitzole Araneta bozeramaileak.
Udalak dagoeneko 70 demanda ditu auzibidean, “langileek salatzen duten gisara”. Horrela, Aranetak adierazi du Justizia Auzitegiak eta Europak eskatzen duten bezala, behin-behinekotasuna zuzentzeko neurriak hartu behar direla. “Udalak behin-behinekotasun etengabean gutxienez datozen hiru urteetarako plazak eskeintzen jarraitzen du”.