Ulia eta Mendiolako txoko ederrenak ezagutzeko aukera
Uliako Auzo Elkarteak antolaturiko Ulia Mendiola. Balio naturalak erakusketa berriz ere ikus daiteke Groseko Okendo kultur etxean. 2017an mendi ibilaldiak egiten hasi ziren, Ulia eta Mendiolako txoko ederrenak ezagutzeko. Horiek ere argazki erakusketa batean jaso dituzte, eta Okendoko liburutegiko korridorean. Ekainaren 30era arte bisitatu ahal izango da, eta ordutegia ondorengoa da: astelehenetik ostiralera 10:00-14:00 eta 16:00-20:00, eta larunbatetan ere.