112 koronabirus kasu positibo Donostian

Donostiako intzidentzia metatua 566,91koa da, eta gora egiten jarraitzen du. Intzidentzia metatuak gora egin du bederatzi osasun eremutan.

Intzidentzia metatuak gora egin du osasun eremu guztietan. (Argazkia: Beñat Parra) (Argazkia: Beñat Parra)

Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen datuen arabera, 112 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo. Une honetan, hiriko intzidentzia metatua 566,91koa da, eta gora egiten jarraitzen du. Izan ere, 535,11koa zen intzidentzia metatua atzo, 517,57koa zen herenegun, eta 498,93koa asteartean. Donostiak 400eko intzidentzia metatua gainditu duenez, Donostia perimetralki itxi zuten asteartean.

Ondorioz, asteartetik aurrera Donostiako mugak itxita daude, eta zenbait neurri murriztaile daude indarrean. Batetik, ostalaritzaren barnealdeko ordutegia murriztu dute: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era baino ezingo da tabernen eta jatetxeen barruan egon. Bestetik, apustu-etxeek ostalaritza zerbitzua barruan baino ezin dute eman, zehaztutako ordutegietan. Gainera, ezin dira lau pertsona baino gehiago elkartu toki itxietan kirola egiteko, baina kirolari profesionalak eta federatuak neurri horretatik salbuetsita daude. Aldagelak eta dutxak itxita daude; igerilekuetan %35eko pertsona kopurua onartzen dute, eta dutxak bakarka erabili ahal dituzte. Donostia itxita badago ere, inguruko udalerrietara joateko aukera dago erosketak egiteko edo aire libreko kirola praktikatzeko.

Gainerako neurri murriztaileek indarrean jarraitu dute. Hala nola, gaueko mugikortasuna –22:00etatik 6:00etara– eta ostalaritzaren itxiera 20:00etan –kanpoaldean, soilik–. Horrekin batera, elkartzeak gehienez lau pertsonakoak izan daitezke.

Intzidentzia osasun eremuka

Intzidentzia metatuak gora egin du bederatzi osasun eremutan, eta Aieten behera egin du; Amara-Erdialdean, berriz, berdin mantendu da:

  • Egia: 804,82
  • Parte Zaharra: 635,84
  • Ondarreta: 547,95
  • Gros: 540,32
  • Amara Berri: 532,26
  • Aiete: 497,35
  • Altza-Roteta: 449,09
  • Bidebieta: 457,89
  • Amara-Erdialdea: 396,62
  • Loiola: 395,20
  • Intxaurrondo: 359,27

Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:

  • Amara Berri: 23
  • Altza-Roteta: 19
  • Gros: 16
  • Ondarreta: 13
  • Egia: 11
  • Parte Zaharra: 9
  • Amara-Erdialdea: 8
  • Intxaurrondo: 5
  • Loiola: 4
  • Bidebieta: 4
  • Aiete: 0
HITZAkide HITZAkide