Anoetako Topo geltokiak bigarren sarrera bat izango du
Oraindik proiektua eta kokapena zehaztu ez badituzte ere, Anoetako Topo geltokiak bigarren sarrera bat izango duela erabaki dute Donostiako Udalak eta ETS Euskal Trenbide Sareak. Metroaren igarobideak erabiltzaile gehiago izango dituela aurreikusi dutenez, bigarren sarrera bat gehitzeaz gain, Anoetako Topo geltokia guztiz eraberritzea erabaki dute. Nasak zabaltzeko asmoa dute, esaterako. Proiektuaren nondik norakoak oraindik zehaztu gabe dituzte udalak eta ETSak.