Liga irabazteko sasoiari eutsi nahi dio Bera Berak
Bera Bera eskubaloi taldeak sailkapeneko errenta mantentzeko, Granollersi irabazi beharko dio bihar. Rocasaren kontrako garaipen garrantzitsuari esker, liga irabazteko abantaila dute donostiarrek. Ordea, aurkari errazik ez dute izango aurrerantzean. Granollers talde “arriskutsua” dela ohartarazi du Imanol Alvarezek, eta gauzak ondo egin beharko dituztela irabazteko. Hamalau jokalari izango ditu bere aginduetara, eta “sasoi betean” daudela adierazi du Alvarezek.
Saskibaloian, zulotik ateratzeko itxaropena pizten ahaleginduko da Gipuzkoa Basket. Sailkapenean azkenaurreko postuan daude, eta maila ez galtzeko garaipenak behar dituzte. Etxean jokatuko dute bihar Murtziaren aurka, eta aukera ona da konfiantza berreskuratzeko.
Futbolean, etxetik kanpo jokatuko dute Realaren maila goreneko bi taldeek. Bihar, Betisen zelaian ariko dira neskak, eta Kopatik kanpo geratu izanaren sentsazio txarrari buelta eman nahiko diote. Atletico Madrilek azken unean sarturiko gol batengatik Kopa lehiatzeko aukera galdu zuten txuri-urdinek. Bestalde, gizonezkoen taldeak astelehenean jokatuko du Eibarren kontrako euskal derbia. Atzo Celtari irabazita, txuri-urdinak sailkapeneko bosgarren postuan daude, eta Europa Ligan aritzeko postu hori mantentzeko Eibarri irabazi beharko diote. Gipuzkoarrak sailkapeneko azken sailkatuak dira, eta zail dute maila mantentzea.
Azkenik, belar hockeyan, sentsazio onekin jarraitzeko parada aproposa du Realak. Jolaseta izango dute aurrez aurre, eta seguru partida lehiatua izango dela.
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 16. jardunaldia
Granollers – Bera Bera (larunbata, 18:45)
SASKIBALOIA
ACB liga, 33. jardunaldia
Gipuzkoa Basket – Murtzia (larunbata, 18:00)
FUTBOLA
Emakumezkoen Lehen maila, 27. jardunaldia
Betis – Reala (larunbata, 11:00)
Gizonezkoen Lehen maila, 32. jardunaldia
Eibar – Reala (astelehena, 21:00)
BELAR HOCKEYA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 22. jardunaldia
Jolaseta – Reala (igandea, 13:00).