Maiatzaren 11n ezarriko dute Donostian orduko 30 kilometroko abiadura muga
Donostiako Udalak mugikortasun plan berri bat aurkeztuko du datorren astean, Donostian orduko 30 kilometroko abiadura muga ezartzeko gutxi falta delako. Espainiako Trafiko Zuzendaritzak (DGT) maiatzaren 11n jarriko du indarrean neurria, eta hiriko errepide nagusiek abiadura muga hori izango dute.
Pilar Arana Mugikortasun zinegotziak adierazi du Donostiak “30 hiriaren aldeko apustua” egingo duela. Donostiako protagonistak oinezkoak, bizikletak eta garraio publikoak izango direla gaineratu du.