Dbuseko langileek txertaketari berriro ekiteko eskatu diote udalari
Dbuseko Enpresa Batzordeak salatu du AstraZeneca txertoaren dosiak eten ostean langileen gehiengoa txertatu gabe geratu izana. Izan ere, apirilaren 7an hasi ziren Dbuseko langileak txertatzen, eta hurrengo egunean AstraZeneca etxearen dosiak emateari utzi ziotenez, ez dituzte txertatu, “nahiz eta jakin badakigun funtsezko beste zerbitzu batzuei biral desberdinekin txertatu zitzaiela”, adierazi dutenez. Dbuseko gidari gehienek 60 urte baino gutxiago dituzte.
“Osasun Sailak jakin behar du etengabeko arriskuan gaudela, gure lanaren ezaugarriak kontuan hartuta”, adierazi du Dbuseko Enpresa Batzordeak. Donostiako Udalari, Eneko Goia alkateari eta Dbuseko presidenteari eskatu diote “beharrezko” kudeaketak egiteko, “utzi zen lekuan funtsezko langileen txertaketari berrekiteko”.