Gurutze Gorriak egoitza berria ireki du Zorroaga gainean
Amara Berriko bizilagun askorentzat “goiko ikastola” da Zorroaga gainean dagoen eraikina: urteak pasa dira Ikasbide ikastola Loiolako Erriberara pasatu zutenetik, eta Zorroaga gaineko eraikina Gurutze Gorriaren egoitza berria bihurtu da. Funtzionamenduan hilabete batzuk pasa dituzte, baina pasa den astean inauguratu zuten Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak. Instalazio “modernoago eta irisgarriagoak” dira diputatu nagusiaren arabera, eta aitortu eta eskertu egin nahi izan du erakundeak Gipuzkoako lurraldean egiten duen “lan sozial eta komunitario handia, betiere hurbiltasunetik eta gizarte konpromiso handiarekin, gizarte desberdinkerien aurkako borrokan murgilduta”.
Gurutze Gorriak zenbait langile kaleratu nahi zituela salatzeko, elkarretaratzeak egin zituzten langileek urtarrilaren 14an eta 29an.
Bestalde, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak 2020ko irailean salatu zuen Gurutze Gorriaren eraikin berriaren aurreko zuhaitzak errotik moztu izana.