Sinadura bilketa bat abiatu dute Herrerako tren geltokiko haritza babesteko
Herripe auzo elkarteak, Altzako Historia Mintegiak eta Parkea Bizirik Kukulunbera talde ekologistak salatu dutenez, zuhaitz asko moztu dituzte Herrerako tren geltokia berritzeko lanetan. Hain zuzen ere, tren geltoki ondoan dagoen mende erdiko haritza babesteko eskatu dute. Horretarako, Herripek sinadura bilketa bat abiatu du, eta helbide honetan eman daiteke izena.
Pasa den astean, Parkea Bizirikek adierazi zuen haritza oraindik ez dutela moztu argindar kable batek zeharkatzen duelako.