Hiru punturekin itzuli da Reala Ipuruatik
Alexander Isak Realaren eta Eibarren arteko partidan. (Argazkia: Reala) Realak Eibarren aurkako derbia jokatu zuen atzo Ipuruan, eta Isaken gol bati esker hiru punturekin itzuli ziren Donostiara txuri-urdinak. 25. minutuan Alexander Isak Dmitrovic atezainaren aurrean bakarrik geratu zen, baina ez zuen gola egin. Hurrengo jokaldian, korner batean, suediarrak bakar bakarrik jaso zuen baloia, eta gola egin zuen.
Talde txuri-urdina partidaren jaun eta jabea zen, baina bigarren zatiaren hasieran Eibarrek aurrera egin zuen, eta arrisku handiko jokaldiak izan zituen. Alexander Isakek berriz ere bigarren gola egiteko aukera izan zuen, baina huts egin zuen.
Garaipen honi esker, bosgarren postuan egonkortu da Reala, 53 punturekin. Betis da segiarren, 50ekin, eta Vila-realek 49 ditu. Bestalde, Eibar sailkapeneko azken postuan dago, eta oso zaila egingo zaile lehen mailan mantentzea.

