San Sebastian Moda jaialdia egingo dute maiatzaren 13tik 15era

Maiatzaren 13tik 15era udaberri-uda denboraldiko San Sebastian Moda jaialdia egingo dute Donostian: hitzaldiz eta desfilez osatutako egitaraua antolatu dute. “Hiru egun bete-beteak izango dira, eta gure lurraldeak berriro elkartuko du euskal modaren industriaren onena, 0 kilometro kontzeptuaren, jasangarritasunaren, ekintzailetasunaren, prestakuntzaren, sormenaren, dibertsitatearen, promozioaren eta ikusgaitasunaren aldeko apustu garrantzitsu batekin”, azaldu du Laura Chamorro jaialdiaren zuzendariak.
Desfileei dagokienez, maiatzaren 13an nazioarteko bederatzi etxek udaberri-uda denboraldiko arropak erakutsiko dituzte, eta maiatzaren 15ean, berriz, Aldabaldetreku dendak eta Isabel Zapardiez diseinatzaileak izango dute beraien arropak erakusteko aukera, besteak beste.