Aske utzi dute Ander Mujika Groseko presoa
(Argazkia: Aritz Sorzabal) 2007an atxilotu zuten Ander Mujika Cahorsen (Okzitania), eta hamairu urte baino gehiago egin ditu espetxean Frantziako estatuan. Zigorra amaitzean, Frantziako auzitegiek Espainiako Auzitegi Nazionalera bidali zuten astelehenean.
Atzo, Auzitegi Nazionalak zigorra bete duela erabaki zuen, eta aske utzi zuen Ander Mujika. Mujika Espainiako estatuan berriz epaitua eta zigortua izateko aukerak zeuden, baina azkenean ez da hala izan. Azken egun hau Soto del Realeko espetxean pasa zuen Mujikak.
Duela egun batzuk Ander Mujika aske uztea eskatu zuten Groseko bizilagun batzuek.


