Hondartzainak Kontxako sarbideetara itzuliko dira uda honetan
Kontxako hondartzako sarbideak kontrolatzeko zerbitzua kontratatu du berriz ere Donostiako Udalak. Ekainaren 1etik irailaren 15era, hondartza denboraldiak iraun bitartean, hondartzainek zainduko dituzte hondartzako sarbideak. Lizitazioaren aurrekontua 120.723 eurokoa da.
Bestalde, COVID-19aren eraginez, Eguzkitakoen Zerbitzua bertan behera utzi du udalak. Zurriola, Kontxa eta Ondarreta hondartzetan ez dira toldo, karpa eta itzalkinak egongo. Era berean, aurreikusia dago 2022 urtean beste zozketa orokorra egitea eguzkitakoen adjudikazioa hiru urteetarako egiteko. Hori dela eta, eguzkitakoaren dirua itzultzea erabaki da joan den urtetik ordainduta dutenei, eta adjudikazio berriei, aurten hartu dutenei, eguzkitakoaren kostua ez zaie kobratuko.