Langileen Nazioarteko Egunean mobilizazio ugari egingo dituzte Donostian
Larunbata maiatzaren lehena izango da: Langileen Nazioarteko Eguna. Aurreko urtean ez zen mobilizaziorik izan konfinamenduaren ondorioz, baina larunbat honetan denetarikoak izango dira mobilizazioak Donostian, osasun neurri guztiak errespetatuz. Sindikatu bakoitzak bere manifestazioa deitu du. ELAren manifestazioa 11:30ean hasiko da Alderdi Ederren, Aldaketa garaia da lelopean. Ordu berean leku beretik hasiko da UGT eta CCOO sindikatuen manifestazioa. LAB sindikatuarena, berriz, 12:30ean hasiko da Santa katalina zubitik, Aldaketa da aukera lelopean: Sortu alderdi politikoak eta Ernai gazte antolakundeak bat egin dute manifestazioarekin. ESK eta STEILAS sindikatuen manifestazioa 12:00etan abiatuko da Bretxatik.
Donostiako Kontseilu Sozialistaren manifestazioa 13:00etan hasiko da Bulebarrean. Donostiako Gazte Koordinadora Sozialistak bat egin du manifestazioarekin.