Udalak Herrerako tren geltokiko irisgarritasuna bermatzeko eskatuko dio Renferi
Herrerako tren geltokiko lanetaz aritu dira apirileko udalbatzarrean. Obraren eraginez, geltokira sartzeko pasabideek irisgarritasunik bermatzen ez dutela azpimarratu du EH Bildu udal taldeak. “Hegoaldeko sarbidean behin-behineko eskailerak jarri dituzte nasara iristeko. Eskailera horiek ez dute bermatzen pertsona ezinduen edota orgatxoekin doazenen irisgarritasuna”, azaldu du Zigor Etxeburua zinegotzoak. Mozioa aho batez onartu dute udal talde guztiek, eta horrela, udalak Renferi eskatuko dio Herrerako tren geltokira sartzeko irisgarritasuna bermatzeko.