Añorgako bidegorrian zundaketak egiten hasi dira
Añorgako bidegorria otsailaren 15etik itxita dago, inguruan luizi arriskuak detektatu baitzituzten. Ordutik hona itxita dago, eta ez diete lanei ekin oraindik. Gipuzkoa Bizikletaz elkarteak IRUTXULOKO HITZAri adierazi dionaren arabera, zundaketak egiten ari dira orain, eta lortzen dituzten emaitzen arabera hasiko dira lanak egiten.
Ondoko pasealekua eta ibiltariak babesteko, hormigoizko hesiak jarri dituzte, bidegorriaren gaineko errepidean, Pedro Jose kalean, baitaude arazoak. Errepidea desitxuratzen ari da, eta “luizi arriskua handia” da.