Txomiñeneko zubi erdalduna

Zaindu Maite Duzun Hori | Loiola eta Txomin artean horrelako hiru hesi jarri berri dituzte eta hirurak gaztelania hutsean. Zoritxarrez, ez dugu sorpresarik hartu. Izan ere, ez da halako zerbait ikusten dugun lehen aldia. Hiriko paisaia linguistikoa zaintzeko bidean, lerro hauen bitartez gogorarazi nahiko genuke udalaren eginkizuna dela hiriko obrak egiten dituzten enpresei hizkuntz irizpideak errespeta ditzaten eskatzea, eta hala ez bada, horri konponbidea ematea. Jarri dituzten hesietan ageri den bezala, euskarak ere behar ditu babesteko elementuak, ez kendu, mesedez.
Donostiako hizkuntza paisaian ikusten ditugun hizkuntzarekiko urraketak zein zoriontzeak argazki baten bidez zabaldu nahi ditugu. Parte hartu nahi? Deigarri egiten zaizuen horri argazkia atera eta bagera@bagera.eus helbidera bidali.