Bagerak euskarazko bost film labur proiektatuko ditu maiatzeko zine forumean
Bagera elkarteak hilaren 12an egingo du ikasturteko azken zine foruma, Antiguako Lugaritz kultur etxean. Guztira, euskarazko bost film labur proiektatuko dituzte: Haizearen egia, Bigarren sexua(z), Hemen gaur berriz, Nigandik eta Deia. 18:30ean hasiko da emankizuna.
Lanak ikustearekin batera, egileekin solasaldi egingo dute. Aitor Gametxo, Ekain Albite, Imanol G. Gurrutxaga, Khuruts Begoña eta Nora Alberdi izango dira gonbidatuak. Solasaldia Ander Gisasolak moderatuko du.
Filmen inguruko informazioa helbide honetan ikus daiteke.