Terrazetako pantaila babesleetan binilozko pegatinak jartzeko eskatu du Eguzkik, hegaztiak babesteko
Eguzki Erakunde Ekologistak Erdialdeko Caravanserai Cafe eta Urbieta 27 ostalaritza establezimenduak zoriondu ditu sare sozialetan, euren terrazetako pantaila babesleetan binilozko pegatinak jarri izanagatik. Ekologisten arabera, hainbat txolarre aurkitu dituzte hilda pantailen inguruan, haien aurka jo ondoren.
Binilozko pegatinak jarrita, hegaztiek errazago ikusten dute oztopoa, eta pantailen aurka jotzea saihesten da. Horregatik, hiriko taberna, jatetxe eta kafetegi guztiak halako pegatinak jartzera deitu dituzte.
Era berean, gogoratu dute bere garaian udalari eskatu ziotela Agirre Lehendakariaren zubian, Arcco merkataritza gunean eta hiriko beste hainbat beirazko gunetan halako pegatinak jartzeko eskatu ziotela udalari, hegaztiak babesteko. Ordea, deitoratu dute udalak euren eskakizunari erantzunik eman gabe jarraitzen duela.