Hirigintzari buruzko arreta Udalinfon emango dute gaurtik aurrera
Gaurtik aurrera Donostiako Udalak hirigintzari buruzko arreta Udalinfon emango die herritarrei. Orain arte Hirigintza Sostengagarriaren Zuzendaritzak San Martin kaleko 48. zenbakian zeukan arreta gunea itxiko dute, eta zerbitzu hori Udalinfo bulegoetan eskainiko dute. Udalinfo “arreta zerbitzu integral” bat bihurtzeko helburua du udalak, eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuen zein Mugikortasunaren arreta zerbitzuak Udalinfon integratu ziren bezalaxe integratu da orain Hirigintzarena. Beste Zuzendaritzen arreta zerbitzuak gutxinaka integratzen joango dira udalaren arreta zerbitzuan.
Udalinfon arreta presentzialki jasotzeko aurrez izena eman behar da, baina telefonoz ere egin daiteke kontsulta 010 telefonora deituta.