Jon Karrikaburu aurrelari gazteak Realean jarraituko du
Realak eta Jon Karrikaburu aurrelariak akordioa lortu dute kontratua 2025-2026 denboraldiaren bukaera arte luzatzeko. Gizonezkoen hirugarren taldearekin zeresana eman eta gol asko sartu ostean, Elizondokoa bigarren taldera igo du sasoi honetan Xabi Alonsok. Karrikaburuk golak sartzen jarraitzen du, eta beste taldeen interesa piztu du. Tartean daude Bartzelona eta Athletic. Horrela ere, nafarrak kontratua luzatu du txuri-urdinekin.