Altzako kiroldegiko lanak atzeratzen ari dira
Altzako kiroldegiko lanak atzeratzen ari dira berriz ere, eta kiroldegiaren eraikina amaitzeko data irailaren 30ean ezarri dute. Hala ere, data hori eraikinaren egitura eraikitzeko da bakarrik; horren ostean hornitu egin beharko dute.
Dataren atzeratze hau kiroldegia eraikitzeko kontratuan egin duten aldaketagatik gertatu da. Donostiako Udalak gaur onartu du eraikitzeko kontratuaren bigarren aldaketa hau, lanei hiru hilabete eta erdi gehiago emanaz. Kontratuaren aldaketa hau “ustekabeko gertakariengatik” egin dute.
Aldaketaren datuak
Altzako kiroldegia eraikitzeko kontratuaren bigarren aldaketa honek lanen gastu orokorra %12,6 igotzea eragin du, eta 14,6 milioi euroko kostua izango du guztira, alldaketa gehiago ez badago. 2019. urtean Acciona eta Altuna eta Uria enpresen bat-egiteari esleitu zitzaion Altzako kiroldegia eraikitzeko proiektua, 12,4 milioi euroko aurrekontuarekin. 2020ko ekainean luzatu egin zuten kiroldegia amaitzeko epea, eta aurrekontua ere handitu egin behar izan zuten.