55 koronabirus kasu positibo Donostian
Donostiako intzidentzia metatua 588,30ekoa da. Joera gorakorra mantendu ostean, gaurkoa hirugarren eguna da intzidentzia metatuaren beherakadarekin. Intzidentzia metatuak behera egin du zazpi osasun eremutan.
Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen datuen arabera, 55 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo. Une honetan, hiriko intzidentzia metatua 588,30ekoa da, eta behera egin du. Joera gorakorra mantendu ostean, gaurkoa hirugarren eguna da intzidentzia metatuaren beherakadarekin. Izan ere, 606,94koa zen intzidentzia metatua atzo, 614,07koa zen herenegun, eta 637,64koa, berriz, ostiralean. Intzidentzia metatuaren joera aldatzen hasi dela dirudi, baina datozen egunetako datuak erabakigarriak izango dira intzidentzia metatuaren joera aldatu dela adierazteko.
Donostiak perimetralki itxita daramatza bi aste. Ondorioz, Donostiako mugak itxita daude, eta zenbait neurri murriztaile daude indarrean. Batetik, ostalaritzaren barnealdeko ordutegia murriztu dute: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era baino ezin da tabernen eta jatetxeen barruan egon. Bestetik, apustu-etxeek ostalaritza zerbitzua barruan baino ezin dute eman, zehaztutako ordutegietan. Gainera, ezin dira lau pertsona baino gehiago elkartu toki itxietan kirola egiteko, baina kirolari profesionalak eta federatuak neurri horretatik salbuetsita daude. Aldagelak eta dutxak itxita daude; igerilekuetan %35eko pertsona kopurua onartzen dute, eta dutxak bakarka erabili ahal dituzte.
Donostia itxita badago ere, inguruko udalerrietara joateko aukera dago erosketak egiteko edo aire libreko kirola praktikatzeko.
Gainerako neurri murriztaileek indarrean jarraitzen dute. Hala nola, gaueko mugikortasuna –22:00etatik 6:00etara– eta ostalaritzaren itxiera 20:00etan –kanpoaldean, soilik–. Horrekin batera, elkartzeak gehienez lau pertsonakoak izan daitezke.
Txertaketari dagokionez, Illunben 65 eta 69 urte artekoak txertatzen ari dira.
Intzidentzia osasun eremuka
Intzidentzia metatuak behera egin du zazpi osasun eremutan, Loiolan eta Ondarretan gora egin du, eta Altza-Rotetan eta Intxaurrondon berdin mantendu da:
- Amara Berri: 679,94
- Loiola: 640,50
- Egia: 635,74
- Altza-Roteta: 612,40
- Aiete: 601,64
- Parte Zaharra: 556,36
- Intxaurrondo: 543,29
- Ondarreta: 490,44
- Gros: 442,39
- Amara-Erdialdea: 367,24
- Bidebieta: 305,26
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:
- Amara Berri: 10
- Gros: 10
- Ondarreta: 9
- Altza-Roteta: 8
- Aiete: 5
- Loiola: 4
- Parte Zaharra: 3
- Amara-Erdialdea: 2
- Egia: 1
- Intxaurrondo: 1
- Bidebieta: 0

