Nobuhiro Suwaren 'El teléfono del viento' filma emango dute Trueban
D’A Festibalean parte hartu duen El teléfono del viento filma emango dute datorren asteartean, maiatzak 11, Trueba zineman, Kresala Zineklubaren eskutik. Arratsaldeko 18:30ean izango da emanaldia, eta sarrerak online erosi daitezke, baita asteartean bertan leihatilan ere.
El teléfono del viento
Kaze no denwa (2020) 139 min. Japonia.
Zuzendaritza: Nobuhiro Suwa
Gidoia: Nobuhiro Suwa, Kyôko Inukai
Argazkilaritza: Takahiro Haibara
Musika: Hiroko Sebu
Aktoreak: Shoko Ikezu, Serena Motola, Toshiyuki Nishida, Hidetoshi Nishijima
Generoa: Drama.
Sinopsia: 2011an tsunami batek Fukushiman eragin zuen suntsipenaren ostean, road movie honetako protagonista, neska nerabe bat, erantzunen bila doa hiri japoniarrera. “Dolu kolektiboa lantzen duen film katarkiko” gisa definitu dute zineklubeko kideek.