"Woody Allenen Donostia" erakutsiko diete turistei
Woody Allen zinemagile estatubatuarrak Donostian oinarritu zuen Rifkin’s Festival filma, eta mundu osoan izandako oihartzuna baliatu du Donostia Turismoak, Donostiara gerturatuko diren turistei “Woody Allenen Donostia” erakusteko.
Ibilbide interaktibo bat antolatu dute: hiriko hamar leku jakin lotuko ditu ibilbideak, estatubatuarraren filmeko hamar kokapen, alegia. Leku horietara iristean, filmari buruzko informazioa, bitxikeriak, eta pasadizoak azalduko dituzte. Honakoak dira ibilbideko hamar puntuak: Kursaala, Okendo plaza, Zuloaga plaza, Bulebarra, Gipuzkoa plaza, Bilbo plaza, Kontxa pasealekua, Miramar jauregia, Haizearen Orrazia eta Aieteko Jauregia.